XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

21. Artikulua: SEGURTASUN ETA HIGIENE NEURRIAK.

Ardura osoz zainduko dira eta Laneko Segurtasun eta Higiene Ordenantzarekiko adostasunean hartuko dira beti, aldizkako derrigorrezko ikusketak ez betetzeak; edota segurtasun elemendurik oinarrizkoenak ez izateak; edota frenu, neumatiko, direkzio, edo bestelako ibilgailuaren segurtasun multzoak nabarmenki narriatuak egoteak; ibilgailuak segurtasunik ez emateak nahikoa litzatekelarik gidariak bere lanari uko egiteko, beti ere ukapena nabariki oinarritutako arrazoi bati badagokio.

22. Artikulua: BAIMEN ORDAINDUAK.

Jarraian agertzen den denboraldirako: a) Ezkontzarengatik hamabost egun natural.

b) Ezkontide, guraso, guraso politiko edo seme-alaben herio-tzarengatik, edota emaztearen erditzearengatik hiru egun natural.

c) Iloba, aiton-amona, anaia edo anaia politikoen heriotza-rengatik; ezkontide, ezkontideetako edozeinen guraso, seme-alaba, iloba, aiton-amona, anaia edo anaia politikoen gaisotasun larrigatik bi egun natural.

Aipaturiko senide horien interbentzio kirurjikorako eginiko ospitalizaziogatik ere izango dute baimen horretarako eskubiderik.

d) Seme-alaba edo anaien ezkontzarengatik, ohizko egoitza aldaketagatik, lehen jaunartze edo bataiogatik, egun natural bat.

e) Enpresarekin zerikusteko duten arazoengatik bete beharreko zitazio judizialengatik, beharrezko denbora.

b) eta c) apartatuetan, 150 kilometro baino gehiagoko eta 500 kilometro baino gutxiagoko joan-etorririk balego, 2 egun naturaletan luzatuko da baimena.

Joan-etorria 500 kilometro baino gehiagokoa balitz, gehiketa 3 egun naturalekoa izango da, azken hau izanik edozein kasutan luzapen-eperik handiena.

Hori dena behar bezala justifikatua eta ahalezko aurrerakuntzaz abisaturik.

Baimen hauen ordainketa oinarrizko alokairu gehi antzinatasunaren araberakoa izango da.

23. Artikulua: DOHAKO BIDAI-TXARTELAK.

Enplegatuen emazte eta 21 urtetik beheragoko seme-alabei dohako bidai-txartela emango zaie, beti ere langilearekin bizi eta langabezian aurkituko balira.

12 eta 21 urte bitarteko seme-alabek bidaia dezakete bakarrik.

Ez horrela, ordea, 12 urte baino gutxiagokoek hala nola seme-alaba atzeratuek edota elbarri iraunkorrek; guzti hauek aita edo amaren konpainian bidaiatu beharko dutelarik.

Era berean, lanean ez dabiltzan eta ikasketetan dabiltzan seme-alabei eskola-txartelak emango zaizkie, nahiz eta ikasketarako behar duten bidea eta orduetara mugatuak izango diren.

24. Artikulua: MONETA KALTE-ORDAIN.

Moneta kalte-ordain kontzeptuarengatik, Hitzarmen honetako lehen urtean, 29.199,00 pezeta ordainduko dira, hamabi hilabetekotan, 2.429,00 pezetatakoa bakoitza.

Bigarren urterako, hau da, 1990ko Martxoaren 1etik 1991ko Otsailareen 28raino kopuru hauei igoera bat aplikatuko zaie.

Igoera, kopuru horiei Euskal Herrirako 1989ko KPI gehi %2aren pareko portzentaiaren ezartzeaz lortzen denaren baliokide izango da.